Berriak

 

Emakumeen osasunari eta egungo askotariko premiei buruz gutxi ezagutzen da oraindik ere, eta, beraz, kolektibo horren osasunarekin lotutako jarduerak egiteak beharrezkoa da oraindik ere. 

2018an, emakumeen osasunaren aldeko Udalaren ekintza-programan teknika berriak eskainiko dira, eta, era berean, eskaera gehien izandakoak errepikatuko dira, hala nola Bizkar osasuntsua izeneko tailerra. Saioak 6 ordu iraungo du eta xede du bizkarreko, zerbikaletako zein eremu dortsaleko minak, ziatika eta lunbagoa, besteak beste, sendatzeko gakoak eta metodoak aurkeztea, hein handi batean emakumeek pairatzen dituzten gaitzak baitira.

Herrigunean ekainean egin zen, eta urrian, berriz, Abusuko zentro soziokulturalean emango da, da bi txandatan: urriaren 3, 10, 17 eta 24an, 10:00-11:30 bitartean, edo urriaren 10, 17, 24 eta 31n, 17:30-19:00 bitartean.

Lehenengo saioa teoriko-praktikoa izango da, parte-hartzaileek gorputzari buruz dakitena eta kontzientzia handitze aldera; bizkarraren forma nahiz funtzionamendua azalduko da bertan, bai eta nola eseri, makurtu, zutik egon eta ibili ere. Ondoren, hori guztia hiru saio praktikotan aplikatuko da.

Tailerrean parte hartzeko izen-ematea herriguneko eta Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egingo da, irailaren 21etik 28ra (biak barne). Dena dela, lehentasuna emango zaie Abusuko eremuko interesdunei.