Berriak

 
Go!azenen, Euskal Telebistaren programa ezagunaren, antzerki adaptazioa Arrigorriagara etorriko da berriz ere hurrengo otsailaren 10ean. Mota horretako ikuskizunek duten arrakasta kontuan hartuta eta ahalik eta pertsona gehienek ikusteko aukera izan dezaten, saio bikoitza prestatu da: lehenengoa 17:00etatik hasita eta bigarrena 19:00etatik hasita.
Lonbo Aretoko bezeroek haien jarlekuak erreserbatzeko aukera izan zuten pasa den ostegunean; gainerako herritarrek, berriz, joan den ostiraletik aurrera erreserbatu ahal izan zituzten Kutxabank.eus gunean eta finantza-erakunde horren zerbitzu anitzeko kutxazainetan. Ohikoa izaten den bezala, txartelak leihatilan ere eskuratu ahalko dira, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik.
Aurreko ikuskizunetan bezala, Go!azen 5.0 musikal bat da, telesailaren abenturak eta gertaerak biltzen eta laburtzen dituen moldaketa bat.
Naiak bere ametsa bete zuen eta Royal School of Arts erakundean sartzea lortu zuen iaz. Elik eta Garik, gaizki-ulertu batzuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekua eta Markelek… Markel izaten jarraitu zuen. Baina hori guztia iragana da. Uda heldu da eta Basakabik ateak ireki ditu berriz ere, Zuzenen zuzendaritzapean. Abentura berriak, amodio istorioak eta lagunen arteko nahasteak, batzuk humorez beteak baina beste batzuk negarra sortuko dutenak.