Berriak

 
Elikadura osasuntsuaren astearekin eta udalerriko gazteentzat egindako beste ekimen batzuekin bat etorriz, Gazteria sailak sukaldaritza beganoari buruzko ikastaro bat proposatu du otsail eta martxorako. Ikastaro horri esker, aukera egongo da elikadura orekatua lortzeko errezeta originalak ikasteko.
Hain zuzen, 10 plaza eskainiko dira 16-35 urte artean dituzten gazteentzat. Hala ere, 35 urte baino gehiago dituzten pertsonek ere izena eman ahalko dute, eta parte hartzeko lekuak sobera dauden itxaron. Ikastaroak bi hilabeteko iraupena izango du, otsailaren 7tik martxoaren 28ra. Eskolak erretiratuen etxeko sukaldean izango dira ostegunetan, 18:30etik 20:30era.
Prezioa 40 eurokoa izango da, baina kopuru hori nahikotxo murriztu ahal da langabea, ikaslea eta familia ugariko kidea izateagatik emandako hobariei eta deskontuei esker. Izena emateko epea irekita egongo da otsailaren 1era arte eta astelehenetik igandera egin ahalko da, 16:00etatik 21:00etara Gaztegunean eta 08:00etatik 14:45era Abusuko HAZen.