Berriak

 
Arrigorriagako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapenerako Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko ikastaro bat eskainiko du otsailetik aurrera Lanberri programaren barruan.
Lan-mundurako gaitzeko programa honen bitartez, Arrigorriagako hamabost langabek laneratzeko ibilbide oso bat egiteko aukera izango dute. Gaurtik aurrera eman daiteke izena eta urtarrilaren 8ra arte.

Aurreikusitakoaren arabera, ikastaroa otsailaren 5ean hasiko da, eta ekainaren 30ean amaituko da. Bertan, enplegurako aktibatze- eta dinamizatze-tailer bat egingo da. Orduan, 370 orduko prestakuntza eta lanekoak ez diren 80 orduko lan-praktikak egin ondoren, mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria lortuko da. Gainera, enplegua bilatzeko teknika eta tresnei buruzko tailer bat eskainiko da.

Ikastaroa goizez izango da, astelehenetik ostiralera (09:00-14:00), baina, oraindik, zehazteke dago lekua. Izena emateko epea 2018ko urtarrilaren 26an amaituko da. Interesdunak Arrigorriagan egon behar dira erroldatuta eta langabeak izan behar dira. Horrez gain, eskabidea behar den moduan beteta eta eguneratutako LEABD eta NANa aurkeztu beharko dituzte udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo Abusu Zentro Soziokulturalean.

Onartutako pertsonen zerrenda otsailaren 1ean argitaratuko da iragarki-taulan eta udalaren webgunean. Zerrendarekin batera ikastaroaren datak, lekuak eta ordutegiak emango dira. Eskainitako leku-kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa baldin bada, sarrera-proba bat egingo zaie eskabidea aurkeztu dutenei.

Argibide gehiago (PDF 336KB)