Berriak

 

Arrigorriagako Foro Soziosanitarioa honako hauek osatzen dute: osasun-zentroko pertsonek, eskola publikokoek, eskolako eta institutuko gurasoen elkartekoek, BHIkoek (institutua), hiriguneko eta Abusuko erretirodunen etxeetakoek, Caritasekoek eta Udalak,  Foroaren xedea da urtean zehar udalerriko adindunen behar eta interesei erantzungo dieten hitzaldiak eta tailerrak antolatzea.
Horretarako, beharrezkoa da haien interesak ezagutzea, eta ildo beretik, galdetegi baten bidez jasoko dira. Galdetegi honetan kirol-jarduerak: aire zabaleko ibilbide eta parkeak, luzaketen garrantzia, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ariketa eta aholkuak; istripu, erorketa, harrapatzeen prebentzioak eta gidatzeko aholkuak; diabetesa, bihotz gutxiegitasuna, artrosia, dementzia eta depresioa bezalako gaixotasun kronikoetako autozaintza;. elikadura osasuntsua, lehen sorospenak, informatika, testamentuak eta oinordetzak eta beste hainbat gai gehiago jorratuko dira.

60 urte baino gehiago dituzten Arrigorriagako pertsonei zuzendua, galdetegi hau eskuragarri egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 18ra bitartean honako leku hauetan:
Gizarte Zerbitzuetan, hiriguneko eta Abusuko Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), osasun-zentroan, kiroldegian eta zahar-etxeetan.