Berriak

 
Arrigorriagako Udal Liburutegiak (herrigunea) antolatutako ipuin kontaketa musikatuen hirugarren eta azken saioa izango da, eta apirilaren 12an eskainiko da. “Ipuinak dantzan” izena du ikuskizunak, eta 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familiei dago zuzendua.

Musikak eta hitzek bat egiten dute saioan: elkarri txanda ematen diote eta elkarrekin egiten dute dantza. Egungo kanta batzuk abestuko dira, baita abesti klasikoak ere, Intxixu Valbuenaren gitarra elektrikoaren laguntzarekin; bitartean, Ana Apika ipuin-kontalariak istorio ederrak kontatuko ditu.

Jarduera 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko beharrezkoa da gonbidapena; liburutegian jasotzeko aukera egongo da gaurtik aurrera (apirilak 8, astelehena), 16:30etik 20:30era. Gonbidapenak aretoa bete arte banatuko dira (35 haur familiako norbaitek lagunduta).

Kartela (PDF; 1.495KB)