Berriak

 
Datorren igandean, martxoaren 7an, “Maya erlea: Ezti jokoak” umeentzako filma eskainiko da euskaraz Lonbo Aretoan, 12:30etik aurrera, eta doan izango da. Filmak gutxi gorabehera 85 minutuko iraupena du, eta Noel Cleary-k, Alexs Stadermann ek eta Sergio Delfinok zuzendutakoa da.
Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin eta bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin Ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko.