Berriak

 
Martxoaren 10ean (igandea), “Sing street” filma eskainiko da euskaraz Lonbo Aretoan, 18:00etik aurrera, eta doan izango da. John Carneyk zuzendutako musikal-drama honek 105 minutuko iraupena du eta 2016koa da.

“Sing Street” 80ko hamarkadako Dublinen kokatzen da. Atzeraldi ekonomikoa dela eta, Conorrek ikasten ari zen eskola pribatuaren erosotasuna utzi eta giro tirabiratsuagoa duen ikastetxe publikora joan behar du. Raphina misteriotsuarengan itxaropen pixka bat topatuko du eta, bera konkistatzeko asmoz, osatu nahi duen musika taldearen bideoklipetako izarra izatera gonbidatuko du.