Berriak

 
Arrigorriagako Udalaren Zainduz programak, aurreko urteetan bezala, prestakuntza eta informazio-hitzaldi espezializatuak eskainiko ditu mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran (edo arriskuan) dauden pertsonak zaintzen dituzten senideentzat.
Gizarte Zerbitzuetatik azaldu dutenez, mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran dauden senideak zaintzen dituzten pertsonek prestakuntza espezializatua behar dute eguneroko zainketa-lanak nola burutu jakiteko. 
Alde horretatik, sail horretatik dementziari buruzko hitzaldi bat antolatu dute mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideentzat. Bereziki Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunak jorratuko dituzte. Helburua hitzaldira joaten direnek gaixotasun horiek ulertzea eta horiekin lotutako ezagutzak bereganatzea da; izan ere, sintomak eta eboluzioa bezalako gaiak landuko dira.
Hitzaldia apirilaren 30ean (asteartea) izango da, arratsaldeko 17:00etan Abusu Zentro Soziokulturalean. Informazio gehiago eskuratzeko edo parte hartzeko, interesdunek 944 020 205 telefonora deitu dezakete, baita Gizarte Zerbitzuekin zuzenean harremanetan jarri ere (Urgoiti pasealekua 55).

 Kartela (PDF 298KB)