Berriak

 
Udaleko Gazteria sailak aurten berriz Association Concordia – Nouvelle Aquitaine delako elkartearekin lankidetzan, Auzolandegiko programa eskainiko du Akitania Berrian. Maiatzaren 31ra arte dago zabalik izena emateko epea, baina, hala ere, Gazteria Sailak eskabidea ahalik eta arinen aurkeztea gomendatzen du, gazteek nahiago duten auzolandegian parte hartzeko aukera handiagoa izan dezaten.

Iaz bezala, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei esperientzia aberasgarri bat bizitzeko aukera emango zaie, hala, beste herrialde batzuetako pertsonekin bizi, beste hizkuntza batzuk praktikatu eta ondare historiko eta kulturala kontserbatzeko lanetan parte har dezaten Frantziako Akitania eskualdeko udalerriren batean, besteak beste, Laplume, Moirax, Sames, Latresne, Isle edo Listrac.

Argoitz Gómez, Gazteriako zinegotziak dioenez, aurten ere, udalak beka bat emango die parte hartu nahi duten gazteei, gastuen zati bat ordain dezaten. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Gaztegunera: 946 001 876 edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: gazteria@arrigorriaga.eus.

Kartela (PDF, 453KB)