Berriak

 

Arrigorriagako Udalaren Gazteria sailak udalerriko nerabeentzako programazioarekin jarraitzen du, bai Arrigorriagako Gaztegunean bai Abusu Zentro Soziokulturaleko Gaztetxokoan.
Honako jarduera hauek burutuko dira ostiralero Gaztetxokoan, 17:00etan: ekainaren 7an ginkana dibertigarri bat egingo da, “Hi Selfie” telebista-lehiaketan oinarritua. Bertan, parte-hartzaileek beren sormena eta azkartasuna erabili beharko dituzte selfie batzuk ahalik eta ondoen imitatzeko eta Abusuko toki ezagunenak identifikatzeko. Ekainaren 14an CDak birziklatzeko tailerra antolatuko da. Azkenik, ekainaren 21ean hilabeteari amaiera emango diogu amarruen sukaldaritza-tailerrarekin.
Gazteguneko programazioari dagokionez, tailer guztiak 18:00etatik aurrera hasiko dira. Ekainaren 7an minipizzak prestatzeko sukaldaritza-tailerra eskainiko da. Jarraian, ekainaren 9an, karaoke-saioa antolatuko da. Ekainaren 15ean ikasturte-amaierako irteera izango da: aurten Errioxara joango dira, dinosauroen gaia ardatz hartuta. Ekainaren 28an, LGTBI harrotasunaren eguna omentzeko, ortzadar itxurako tarta bat prestatzeko tailer bat programatu da. Azkenik, ekainaren 29an, urezko globoen gerra egingo dute.

Doako jarduera ireki horietan parte hartzeko, interesdunek Gaztegunera joan beharko dute aldez aurretik.

Ekaineko agenda (JPG 208KB)

Ekaineko agenda -Abusu (PDF 196KB)