Berriak

 
Zainduz programaren barruan (mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten senideak zaintzen dituzten Arrigorriagako herritarrei zuzendutakoa), datorren otsailaren 21ean (osteguna), “senideen zaintza-lanen arloko alderdi juridikoak” landuko dituen hitzaldia eskainiko da.

Hitzaldia udal Euskaltegian izango da eta honako gai hauek landuko dira bertan, besteak beste: ezgaitze judiziala eta aurreikusten diren aldaketak, tutoretza eta kuradoretza, haien arteko ezberdintasunak eta babes-figura berriak. Hitzaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Tutoretza Erakundeko abokatuak emango du, 17:00ak eta 19:00ak bitartean. Adierazitako guztiaz gain, gaitasuna aldatzearen alternatiba gisa prebentzio-botereei buruz hitz egingo du, testamentuan edo herentzian, besteak beste.

Hitzaldira joateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da zuzenean (Urgoiti pasealekua 55, 1. solairua), edo 944 020 205 telefono-zenbakira deitu.

Kartela ikusi (JPG 308KB)