Berriak

 

Irailaren 25etik urriaren 14ra bitartean, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara, Arrigorriagako udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan BOSTEKO 2018 erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hori bost udalerritako bost erakusketa-aretok koordinatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesarekin.

BOSTEKO 2018 erakusketa ibiltaria da, eta Arrigorriagara iritsi da Zornotzan egon eta gero; ondoren, Leioa, Basauri eta Getxotik igaroko da. Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietara arte garaikidea hurbiltzeko helburuz, 1998. urteaz geroztik hogeita batgarren urtez jarraian antolatuko da erakusketa.

Beste ezer baino lehen, “BOSTEKO 2018” ekimenak erakusketa didaktikoa eta publikoarentzat ulerterraza izan nahi du, eta artista guztien lan oso adierazgarriak sustatu. 2018ko XXI. edizio honetan LUIS MIGUEL GÓMEZ (1955), KOLDO ETXEBARRIA (1960) eta JESÚS LIZASO (1961) artisten lanak aurkeztuko dira.

“Isiltasunaren poetikak, oihartzunean dauden esentziak” da edizio berri honetako proiektuaren izena. Erakusketaren ardatza bilaketa barneratuko egoera da, eta ez soilik artistaren aldetik; ikuslea ere gonbidatzen du ibilbide intrintseko batean murgiltzera, bakoitzak sakon-sakonean duenarekin harreman estua ezartzera. Luis Miguel Gómez, Koldo Etxebarria eta Jesús Lizaso sortzaile bizkaitarren azken proposamenak azterketa konparatiboaren pean konbinatzen dira, baina koherentzia pragmatikoko dohain argiekin. Hiru autoreak euskal geografiaren hiri industrialenetako batean, Basaurin, prestatu eta hazi dira. Hortaz, espazioan eta denboran lagun diren sortzaileen taldea osatzen dute. Izan ere, hirurak hazi dira udalerri horretan, eta gaur egun ere bertan bizi dira; eta ia belaunaldi berean jaio ziren.

Urriaren 9an, bi bisita gidatu egingo dira, eta erakusketaren xehetasun gehiago ezagutu nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute. Goizean, euskaraz egingo da, 11:00etatik aurrera; eta arratsaldean, gaztelaniaz, 19:00etatik aurrera.