Berriak

 
Historian lehen aldiz, Arrigorriagako herritar gehienek 80 urtetik gora bizitzeko itxaropena izan dezakete. Gure lurraldeko biztanleria zahartzen ari da, nagusiki bizi-itxaropena handiagoa delako. Bizitza luzeagoa izateko aukera balio handiko tresna da. Aukera ematen du zahartzaroa nola bizi hausnartzeko, baina baita gure bizi osoa nola biziko dugun aztertzeko ere. Norberaren baitako ariketa dirudi horrek, baina ariketa kolektiboa ere izan behar du.
Testuinguru horretan sortu zen adinekoekiko Hiri Lagunkoien proiektua, udalerria adinekoekin lagunkoiagoa bihurtzeko helburuarekin, udalerriaren beraren ahalmenaz baliatuz eta zahartze aktiborako aukerak sortuz.
 Arrigorriagako Udalak lehen pausoa eman nahi izan du denok batera, gizarte gisa, egin behar dugun ibilbide horretan. Gizarte inklusiboa eratu behar dugu, ingurune atseginak eta parte-hartzaileak sortuko dituena, eta gizarte hori osatzen duten pertsona guztien arteko kohesio soziala izan behar dugu gure nortasun-ikurra.
2018an hainbat jarduera gauzatuko dira Bizitzen fundazioaren eskutik, proiektu honen plangintzarako lehen etaparen barruan. Hasiera batean, adinekoak proiektuan sartzeko mekanismoak ezarriko ditugu. Haiek osatuko dute proiektuaren talde eragilea, profesional teknikoekin, tokiko eta Udaleko ordezkari politikoekin eta komunitateko beste eragile batzuekin batera.
Horren harira, 55 urtetik gorakoentzako informazio-hitzaldiak antolatu ditugu herrigunean eta Abusun. Herriguneko hitzaldia azaroaren 5ean izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta Abusukoa urriaren 30ean, Zentro Soziokulturaleko ekitaldi-aretoan. Biak 17:30ean izango dira.