Berriak

 

Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Ugao, Orozko, Arakaldo, Arrankudiaga eta Zaratamoko udalak aurten ere lankidetzan aritu dira haien udalerrietako haurrek hasi berri den ikasturterako eskola-agenda praktiko eta polit bat izan dezaten.

Hain zuzen ere, Arrigorriagan 750 agenda banatuko dira, gehienak eskolako 5 urteko umeen artean, baita Lehen Hezkuntzako ikasleen artean ere. Herriguneko eta Abusuko liburutegietan ere egingo dira agendak. Aurten, berritasun moduan, sukaldea aukeratu da gaitzat, errezetekin haurren interesa pizteko. Iraila biki batzuen istorioarekin hasten da. Bikiak berdinak dira baina, aldi berean, desberdinak, gatza eta azukrea bezala.