Berriak

 
Arrigorriagako Udaleko Gazteria sailak Oporretako IV. Azoka antolatuko du martxoaren 23an eta 24an. Azoka herriko zein inguruko udalerrietako 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua Aste Santuari eta udari begira eskura dauden aukera desberdinen gaineko informazioa hurbildu eta ematea da gazteen mugikortasuna sustatzeko asmoz.
Azoka, iaz bezala, udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa-aretoan (2. solairua) garatuko da, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara larunbatean; igandean, berriz, goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da. Bertan, bost atal nagusi egongo dira.
Aurreko urteetan bezala, bidaien inguruko berariazko atal bat egongo da, non ohiko eskaintzei buruzko informazioa emango den: low cost bidaiak, kanpina, karabanan ibiltzea, abentura-turismoa, Interraila, Done Jakue bidea, autonomia-erkidego bakoitzari buruzko publizitatea, atzerriko herrialdeei buruzkoa, liburuxkak, mapak, gidak...
Beste atal batean, nazioarteko auzolandegiak jorratuko dira,  berriz ere proposatuko da aukera aberasgarri hori, non beste herrialdetako pertsonekin bizitzea, beste hizkuntza batzuk praktikatzea eta Frantziako Akitania Berrian eskualdeko udalerriren batean ingurumen-ondarea eta ondare historiko-kulturala kontserbatzeko lanetan parte hartu ahal izango duten. Informazio gehiago azokan bertan.
Gainera, boluntariotza jorratzeko espazio bat egongo da, eta Bolunta agentziaren informazio-stand bat zein “Ni bai” erakusketa egongo dira ikusgai. Bertan, gazte boluntarioen lekukotzak jarriko dira.
Laugarren eta azken standean, Europar mugikortasuna landuko da,  hala nola, ikasleentzako mugikortasun programa (ERASMUS + ), Europar praktikaldiak, gazte-bermea programa, EURES laguntzak, hizkuntzak ikastea eta urte-sasoiko lana atzerrian. Intereseko informazioa azokan bertan banatuko dituzten pendrive batzuetan eraman ahal izango duzue.
Aldi berean, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eskainiko da, eta, kirol- argazki makina bat, asteburuko pack bat, kirol-eskumuturreko bat eta bidaiatzeko bestelako osagarriak eskuratu ahal izango dituzu. Era berean, zenbait hitzaldi egongo dira.

LARUNBATEAN        
                                             
17:00 - EB aukera profesionalak
18:30 - Europar dirulaguntzen bizipena
19:00 - Auzolandegien bizipena
 
IGANDEAN

11:00 – Elkartasun uda
12:00 – Boluntariotza bizipena
12:45 -  Interraila
13:30 -  Interrailaren bizipena

Kartela ikusi (JPG 1,51MB)

Flyer 1 (PDF 2,72MB)

Flyer 2 (PDF 260KB)