Berriak

Gurutze Gorriko kutxak 
Arrigorriagako Udal Gizarte Zerbitzuak urtarriletik aurrera Bizkaiko Gurutze Gorriak garatutako Laguntza Humanitario proiektuarekin ari dira elkarlanean.

Laguntza honekin ekonomia-egoera larrian bizi diren pertsona edo familiei honako sorta hauek emango zaizkie oinarrizko beharrizanak betetzeko: norbere garbitasunerako, etxeko eta  pixoihalen garbitasunerako eta haurrentzako jatekoa.