Berriak

 
Halloweeneko pasabideak izan duen arrakastaren ostean (ia 250 pertsonak hartu zuten parte), Arrigorriagako Udaleko Gazteria Arloak aurrera egingo du urte amaiera bitartean udalerriko gazteentzako programazio zabal eta dibertigarriarekin, Arrigorriagako Gaztegunean zein Abusu Zentro Soziokulturaleko Gaztetxokon.
Azaroaren 4an hasi ziren jarduerak futbolin-txapelketa erakargarriarekin, eta orain zinemaren hastapenetara hurbilduko gara zootropoak eginez, Zootropoa jostailu bat da, gaur egun zinema gisa ezagutzen dugun sorkuntzaren inspirazioa. Partaide bakoitzak bere zootropoa egingo du, koloreak eta formak konbinatuz eta irudiak hautatuz, mugimenduaren ilusioa sortzeko. Gaur, urriaren 9an, egingo da Abusu Zentro Soziokulturalean, arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, azaroaren 17an egingo da Arrigorriagako Gaztegunean, 18:00etan.
Azaroaren 10ean, gazteek gozogintzan murgiltzeko aukera izango dute. Madalenak apaindu eta pizza itxurako bizkotxoa egingo dute. Osagaiekin eta zaporeekin jolastuz, sukaldaritzarekiko zaletasuna sustatuko dute. Autonomia bultzatzeko eta sukaldaritza-trebetasunak hobetzeko modu dibertigarria izango da.

Azaroaren 16rako, ping-pong txapelketa entretenigarria antolatu da 17:00etaran, Abusu Zentro Soziokulturalean. Eta, azkenik, azaroaren 23an, pinaburuak erabiliz hontzak egiteko aukera izango dute. Pinaburuei beste materiak batzuk (feltroa, begi mugikorrak, txantiloiak…) erantsiz, bizia emango diote hegazti harrapari karismatikoari. Abusu Zentro Soziokulturalean izango da, 17:00etan.

Azaroari amaiera emanda, abendua ere jardueraz beteta dator: talo-tailerra, triku itxurako txartel-zorroa egitea, Gabonetako apaingarriak, Gabonetako txartelak hammekin, Gabonetako ohiko irteera, beste ping-pong txapelketa bat, Gabonetako sukaldaritza tailerra eta light painting.

Azaroko agenda (JPG 192KB)

Azaroko agenda Abusu (JPG 196KB)