Berriak

 
Arrigorriagako Udal Euskaltegian 2018-2019 ikasturterako matrikula egiteko epea irailaren 21era arte izango da irekita, eta ikastaroen aukera zabala eskainiko da, modulu, ordutegi eta maila desberdinekin. 

Ekitaldi berrirako proposamenean egongo dira, besteak beste, ahozko adierazpeneko ikastaroa astean bitan eta EGA edo HABEren C1 maila prestatzeko ikastaro bat D ereduko ikasleentzat. Gogoan izan behar da Euskaltegian bertan eskura daitezkeela orain titulu ofizialak.

Horrez gainera, matrikula bi epetan ordaintzeko eska daiteke eta Udalak bekak ematen jarraituko du. Bestalde, HABEren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak ere eskura daitezke, Euskara eskura txartelaren bitartez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, zuzenean jo daiteke Euskaltegira edo haren webgunea bisitatu: www.arrigorriagakoeuskaltegia.eus.


Kartela (JPG, 252 KB)