Berriak

 
Arrigorriagako udaletxeko plazak Merkataritzaren ohiko Jaia hartuko du datorren larunbatean, ekainak 8. ADECKA udalerriko merkatarien elkarteak antolatu du eta, aurten ere, doako txistorrada bat egingo da ekitaldi nagusi gisa; 18:30ean hasiko da.

Hori baino lehen, txikienentzako ludoteka eta tailerrak egongo dira, 17:30etik aurrera, eta musika ere ez da faltan izango: diskoteka mugikor batek eguna girotuko du.