Berriak

 
Eguraldiak aukera ematen badu, Arrigorriagako 11 saltokik gutxienez parte hartuko dute Merkatari Egunak 2020n, bihartik, asteazkena 16, astebetez, irailaren 23ra arte.

Arropa eta oinetakoak, osagarriak, loradenda eta liburu-denda/paper-denda saltokiek izena eman dute, besteak beste, baina epea zabalik dago datozen egunetan kanpaina honi atxikitzea erabakitzen dutenentzat.

Gainera, parte hartzen duten saltoki guztiek pintxo-pote txartel kopuru bat izango dute bezeroei emateko, eta horiek taberna atxikietan trukatu ahal izango dituzte. "Merkatari Egunak oso aukera ona da sortutako stockari irtenbidea emateko, eta Arrigorriagako merkataritza- eta ostalaritza-potentziala ezagutarazteko baliabide bat da", adierazi du Celia Rubio enplegu zinegotziak.