Berriak

 

Beldur Barik programak ikus-entzunezko lehiaketaren 11. edizioa antolatu du. Dakizuenez, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea da lehiaketaren xedea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak erakutsi behar dituzte.

Lehiaketaren oinarriak (PDF 810KB)