Berriak

 

Aurreko saioetan landutakoa jasota, gobernu-talde honen helburuetako bat eta legegintzaldiko programan jasotako 100 neurrietako bat udalerriko kale-izendegian aldaketa batzuk egitea da, emakumeen aintzatespen publikorik apenas dagoela ikusita.

"Horretarako, Kontseiluari proposatu genion parte-hartze prozesu bat abian jartzea, Arrigorriagako herritarrek aukera izan dezaten beren ustez aitortza hori merezi duten emakumeen izenak proposatzeko, bai eta zein kale aldatu beharko liratekeen proposatzeko ere", azaldu du Berdintasun eta Politika feministako zinegotziak, Joana Etxeberriak. Prozesu hori dinamizatzeko, Lan Batzorde bat izendatuko da, arloko teknikariarekin batera proiektuan lan egin dezan.

Bestalde, Osoko Bilkurara eramango diren adierazpen instituzional guztiak aldez aurretik Kontseiluan lantzea eta adostea erabaki zen. Proposamena aho batez onartu zen.