Berriak

 

Gaur argitaratu da enplegu-arlotik eskaini diren ikastaroetan onartutako pertsonen zerrenda. Eskainitako zazpi horietatik bost bete dira, eta beste bietan, 30 urtetik beherakoentzat direnetan, izena emateko epea irailaren 30era arte luzatuko da. Gainerako arloetan bezala, ikastaroak osasun-protokolo guztiak betez egingo dira.

Berrikuntza gisa, asmoa da osatzeke dauden bi ikastaroak, 30 urtetik beherakoentzat direnez, Gaztegunean egin ahal izatea: "Gure ustez, enplegu-arloak ahalegin berezia egin behar du udaleko arlo guztiekin lankidetzan aritzeko. Pozik gaude helduentzako 5 taldeak bete direlako, baina garrantzitsua iruditzen zaigu gauza bera gertatzea kirol monitore ikastaroekin eta web orriak diseinatzeko tailer praktikoarekin ", adierazi du enplegu arloko zinegotziak, Celia Rubiok.

Osatu diren bost ikastaroak honako hauek dira: agente zibikoak, eraikin eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzea, jarduera osagarriak eta biltegia, elikadura-ohitura osasungarriei buruzko aholkularitza, elikagaiak manipulatzeko txartela. Derrigorrezkoa da ikastaroen aurkezpenera joatea, ordutegiei, ikastaroa emango den lekuari eta abarri buruzko informazio guztia emango baita.

Onartuen zerrenda (PDF 407KB)