Berriak

 

Atzo, hilak 2, ireki zen udal kiroldegian eskaerak aurkezteko epea. Aurten, COVID 19ren osasun-krisia dela eta, ikastaro-kopurua murriztu egin da, egin beharreko desinfekzioak ugariagoak izan beharko dira, eta denbora gehiago behar da aretoak behar bezala aireztatzeko.

Aretoen edukiera ere murriztu egin da. Era berean, haurrentzako ez da igeriketa ikastarorik eskainiko, ezinezkoa ikusten baita hodien barruko segurtasun-distantziak mantentzea.

Lehen aldiz, helduentzako ikastaroak euskaraz ere eskainiko dira. Zehazki, 3 izango dira: Aqua Gym, Bodycicle eta Zumba. "Orain arte euskarazko ikastaroen eskaintza haurrentzako ikastaroetara mugatu da, baina Arrigorriagako errealitate soziolinguistikoak erakusten digu badirela pertsona heldu asko beren aisialdia euskaraz ere bizi eta gozatu nahi dutenak, eta gobernu-taldetik arlo horretan urratsak eman nahi ditugu. Uste dugu hau lehen neurria dela, apala eta egungo egoera zailetara egokitua, baina etorkizunean jarraipena izan behar duela" adierazi du Eñaut Barandiaran kirol zinegotziak.

 Kirol ikastaroak 2020-2021 (PDF 449KB)
 Izena emateko epea (PDF 123KB)