Berriak

 

Diruzain eta informatikari plazak ateratzea onartu du Osoko Bilkurak

Diruzainaren kasuan talde politiko guztien aldeko botoa jaso zuen proposamenak, eta Informatikariaren kasuan, udal gobernuaz gain NOA-k bozkatu zuen alde, eta PSEk eta EAJk kontra. Eñaut Barandiaran zinegotziaren hitzetan “Informatikari plaza sortzea ez da inondik inori gutizia bat, beharrizan bat baizik. Arrigorriaga oso atzean geratu administrazio elektronikoari dagokionean, eta horrek herritarrek administrazioarekin daukaten harremana zailtzen du, eta udaleko langileen lana atzeratu. Beste herri askotan telematikoki egin daitezkeen izapide asko hemen ezin dira egin, eta zentzun horretan, herritarrei bizitza erraztu behar diegu, eta ez zaildu, are gehiago gaur egungo pandemia egoeran”.

Lokal eta trastelekuak etxebizitza bihurtzea arautzen duen ordenantza behin betiko onartu zen

Osoko bilkurara eraman zen testuari EAJ-PNVk emendakina jarri zion puntuetako batean, eta berau onartu ondoren ordenantza onartu zen, Eh Bildu, Arrigorriaga Gara, Eaj-Pnv, Pse-ren aldeko botoekin. NOA-k, ezezko botoa eman zuen. Ordenantza honen xedea lokal eta trastelekuak etxebizitza bihurtzeko hartu beharreko neurri eta irizpideak zehaztea da, betiere duintasunez eta berme guztiak beteta.

Orain ardura taldearen mozioa onartu da

Orain ardura taldeak aurkeztutako mozioa bere egin zuen udal gobernuak. Bertan Covid 19aren pandemiak eragindako krisiaren aurrean baliabide ekonomiak gizarte arlora bideratzea eskatzen da, horretan Abiadura Handiko Trena bezalako obrak geldituz. Eh Bildu eta Arrigorriaga Garak alde bozkatu zuten, NOA-k abstentziora jo zuen, eta Pse-k eta EAJ-PNV-k kontra bozkatu zuten.