Berriak

 

Aurreko beste zenbaitetan gertatu den bezala, Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Eman Giltza” kanpaina bultzatuko du datozen egunetan. Jaioberriak eta 1 eta 6 urte bitarteko umei eta horien gurasoei zuzenduta dago eta euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantziaz oharteraztea du helburu.

Alkarbiderekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin garatutako kanpaina da. Aipatutako adineko haurren 632 etxetara helduko da azalpen-liburuxka baten bidez.

Gainera, umeen adinaren arabera opari ezberdinak banatuko dira, besteak beste adurzapiak, askarirako poltsak, KUKU liburuxka hitz, esaera, joko eta ariketen bat euskaran lehen pausuak emateko eta diptiko informatibo bat.

Zentzu honetan, eta guztia errazago egiteko, kanpainaren oinarrizko euskarria www.emangiltza.eus web orria da. Bertan, aholkuak, gomendioak eta jokoak aurki daitezke praktikara eramateko.

Beste guraso batzuen testigaintzak irakurri eta kontsulta egiteko aukera ere eskaintzen du.