Berriak

 

Pilota jaialdia funtsezko osagaia izan da urtero herriko jaien egitarauean. Nahiz eta aurten jaiak bere horretan ez diren mantenduko, Arrigorriagako udalak, eta betiere osasun baldintzak bermatuta, jaien bueltan egin izan den pilota jaialdiari eustea erabaki du.

Masters Caixabank txapelketaren laugarren jardunaldian baitan kokatzen da Urrutikoetxea- Irribarria eta Ezkurdia – Arangurenek jokatuko duten partida, uztailaren 19an arratsaldeko 17:00etan. Eñaut Barandiaran kirol zinegotziak esan du “Normaltasun berri honen baitan hainbat pausu ematen ari gara kirolean ere, eta pilota jaialdia egin ahal izateko bidea ikusi dugu. Arrigorriaga herri pilotazalea izan da beti, eta bizi izan ditugun azken hilabeteen ondoren, zuzeneko kirolaz gozatzeko aukera izatea, bete beharreko osasun berme guztiekin, noski, positiboa dela uste dugu”.

Sarrerak kiroldegiko txarteldegian erosi ahalko dira 9:00etatik 14:00etara, eta https://m.baikopilota.eus/es/entradas/ web orrian 20 eurotan. Egunean bertan eskuratuz gero sarrera 25 euro izango dira. Osasun egoera kontutan hartuta, sarrerak web orriaren bitartez erostea gomendatzen da.