Berriak

 

Atzo goizean ibaiertzaren garbiketa egin zen herrigunean. Egungo osasun krisia dela eta edukiera mugatuarekin egin zen, gehienez ere 20 herritarrek parte hartu bait zezaketen. Goiz pasa ederra egin zuten bertaratu ziren herritar eta familiek. Garbiketa hasi aurretik Victor Peñas URA Uraren Euskal Agentziako teknikariak ibaien egungo egoerari buruzko hitzaldi labur bezain interesgarria egin zuen. Plastikoak, telebista dekodifikadorea, aulkiak... Argazkietan ikusi daitekeen moduan, danetarik batu zuten bertaratu ziren boluntarioek.

Argazkiak ikusita, argi dagi asko daukagula egiteke gizarte moduan, gure ingurune naturalak garbi eta osasuntsu izateko.