Berriak

 

Langabetuek dohainik ikasi ahal izango dute Udal Euskaltegian, eta tasen jaitsiera onartu da

Udal gobernuaren proposamenak NOA alderdiaren babesa izan zuen, eta PSE eta EAJk kontra bozkatu zuten. Tasen jaitsiera onartu zen, egungo orduko 1,83 € tik (1,22 Arrigorriagako ikasleentzat) 1,00 €-ra. Tasa bakarra izango du hemendik aurrera udal euskaltegiak, eta Arrigorriagako langabetuek dohainik ikasi ahal izango dute, 0 tasa ezarri ondoren.

Mankomunitatea eratzen hastea adostu du Arrrigorriagako Udalak, eta Maite Ibarra alkatea izango da ordezkaria

Aho batez onartu zuen Arrigorriagako Udalak Mankomunitatea eratzen hasteko erabakia, eta Arrigorriagako Udalaren ordezkaria Maite Ibarra alkatea izatea. Mankomunitate berria eratzeko lehen lan bilera gaur goizean egingo da, eta bertan Udaltalden parte hartzen duten 9 herrietako ordezkariak daude.

Ekainaren 28aren harira bi adierazpen instituzional onartu dira

Bi adierazpenak aho batez onartu ziren, bai EAJ eta PSE-k aurkeztatukoak zein udal gobernuak proposatutakoak. EAJ eta PSEk aurkeztutako proposamenak sexu askapenaren LGTB+ harrotasunaren nazioarteko egunari buruzko irakurketa egiten du, eta udal gobernuak aurkeztutakoak Arrigorriagako Udalak hartuko dituen konpromisoak zehazten ditu.

Adierazpena (PDF 82KB)

Adierazpena 2 (PDF 19KB)

Karlos Atutxa eta Maria Anjeles Zarragaren omenezko minutuko isilunea gorde zen osoko bilkuraren hasieran

Osoko bilkura hasi aurretik minutuko isilunea gorde zen Karlos Atutxa eta Maria Angeles Zarraga EAJ-PNVko zinegotzi ohien omenez. Maria Angeles Zarragaren kasuan 1995-2011 urteen artean izan zen zinegotzi, eta Karlos Atutxa 2015-2019 urteen artean. Arrigorriagako Udalak samina adierazi zuen bien heriotzagatik, eta eskerrak eman Arrigorriagako herriaren alde egindako lanagatik.