Berriak

 

Aurtengo Sexu Askapenaren eta LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko, Arrigorriagako Udalak honako ekintza berezi hauek egingo ditu:

  • Arrigorriagako Udalak herritarren eskura jartzen du sexu-aniztasunaren aldeko leloa duen kartel bat, eta etxeko leihoetan jartzera gonbidatzen ditu, gure herrian sexu- eta genero-orientazio eta -identitate guztiak errespetatzen direla adierazteko eta ikusarazteko. Kartelak eskuragarri egongo dira Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), Kultur Etxean, Gaztegunean eta Abusu Zentro Soziokulturalean.
  • Hiru banku margotu dira LGTBIQ banderaren koloreekin, Abusu Zentro Soziokulturaletik gertu eta Ollarganen.
  • Ekainaren 24tik 29ra arte sexu‐aniztasunaren aldeko bandera udaletxeko balkoian eta Abusu Zentro Soziokulturalean.
  • Gainera, Arrigorriagako Udalak irmoki gaitzesten du LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria, eta konpromisoa hartzen du bere politiketan sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen ikuspegia sartzeko.