Berriak

 

Koronabirusaren krisia dela eta, eta EUDEL-en gomendioei jarraituz, UDALEKUAK bertan behera utzi zituen Arrigorriagako Udalak. Gerora, irizpide horiek aldatuta, eredu alternatibo batekin hasi ziren lanean Kultura eta Euskara sailak. Lan horren fruitua dira uztailerako prestatu diren Arrigotxokoak eta Olgetan programak.

Helburua, alde batetik, ume eta nerabeei aisialdian euskara indartzeko aukera bat ematea da, eta bestetik, gurasoei kontziliazioa erraztea. Egoera zein den kontuan hartuta, ezin izango da aurreko urteetako eskaintza mantendu, eta osasun irizpideak zorrotz jarraitzeak izango du lehentasuna. Arrigotxokoak Ludoteka eta Gaztegune zerbitzuaren baterako lana da, eta Olgetan programak Udalekuen formatu klasikoa ordezkatzen du.

Aurtengo eskaintza honako hau izango da:

ARRIGOTXOKOAK
Herrigunea (LUDOTEKA): 4-5 urte (2015. urtean jaiotakoak)
Abusu (LUDOTEKA): 5-11 urte (2009-2015. urte bitartean jaiotakoak)
Herrigunea (GAZTEGUNEA): 12-17 urte (2003-2008. urte bitartean jaiotakoak)

OLGETAN
Herrigunea: 6-11 urte (2009-2014. urte bitartean jaiotakoak)

Informazio guztia lotura honetan: https://labur.eus/JgEP5