Berriak

 
Dirua sarrera egiteko epea uztailaren 20tik urriaren 16ra izango da. Behin dirua sartzeko epea igarota, ordainketarik egin ezean, zorren eskaera premiamenduzko prozeduraren bidez egingo da, eta derrigorrezko aldiari dagozkion errekarguak, berandutze-interesak eta, hala badagokio, sortzen diren kostuak, sortuko dira.

Helbideratutako ordainagiriren kasuan, kontuan kargatzeko eguna 2020ko irailaren l5ean izango da.

Ordainketa egiteko beste bide batzuk:

  • Ordainketa ondorengo bideen bidez gauzatu ahal izango da: Erakunde Laguntzaileetan dirua sartuta:
  • KUTXABANK -LABORAL KUTXA - CAIXABANK - CAJA RURAL NAVARRA
  • Bankuko helbideratzearen bidez
  • Udalak horretarako irekitako kontuetan transferentziaren bidez
  • Behar bezala onetsitako bankuko txeke izenduna, udalaren izenean
  • Posta bidez igorrita
  • Zordunketa-edo kreditu txartela Diru-sarrera, horretarako egokitutako administrazio-bulegoetan.

Herriguneko eta Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ):

  • Udako ordutegia: 8:00 – 13:45
  • Neguko ordutegia: 8:00 – 14:45