Berriak

 
Covid 19aren krisia hasi zenetik ez da gobernu batzordearen bilerarik egin, ezta batzorde informatibo edo osoko bilkurarik ere. Arrigorriagako udalbatza osatzen duten taldeen arteko harremana bozeramaileen batzordeen bidez egin da orain arte. Maiatzari begira, baina, gobernu batzordea egin zuen atzo udal gobernuak, eta datorren asteetan informazio batzordeak eta osoko bilkura egingo dira. Konfinamenduaren arintze neurriek ahalbidetzen duten neurrian pausuak ematen ari da Arrigorriagako udala, beti osasun gomendioei jarraituz.