Berriak

 

2006tik, Berdintasun sailaren bidez, Arrigorriagako Udalak emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako hainbat plan garatu ditu ondoz ondo. 14 urte hauetan, lorpen asko eta oso garrantzitsuak egin dira berdintasunaren alorrean. Hala ere, egia ere bada oraindik sexuagatiko bereizkeria gertatu gertatzen dela.

Arrigorriagako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana amaiatu ondoren (2016-2019) eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzen, Berdintasun saila III. Planaren ebaluzioa eta diagnostikoa egiten hasi da.

Plana jarduera-ardatz nagusietan oinarrituko da. Ardatz horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko VII. Berdintasun Planean adierazten den bezala, honako hauek dira:

  • Emakumeen ahulduntzea.
  • Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea, eskubideak bermatzeko.
  • Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak.

Aurkezpenak udal sailei, alderdi polikoei eta herritar guztiei egingo zaizkie. Horiekin ez ezik, Berdintasun Kontseiluarekin eta herritarrekin ere egingo dira prestakuntza eta parte-hartzeko saioak.Aurkezpenak udal sailei, alderdi polikoei eta herritar guztiei egingo zaizkie. Horiekin ez ezik, Berdintasun Kontseiluarekin eta herritarrekin ere egingo dira prestakuntza eta parte-hartzeko saioak.