Berriak

 

Arrigorriagako udalak maskarak banatuko ditu 2 eta 12 urte bitarteko umeen artean. Joan de astean 70 urtetik gorakoen artean egin zen banaketari segida emanez, erroldaren bitartez egingo da oraingoan ere, postontzietan utziz, edo eskura emanez. Maskara hauen kasuan, berrerabilgarriak izango dira, eta ezaugarri hauek bete behar dituzte:

  • Sudurra, ahoa eta kokotsa estali behar dute
  • Material berrerabilgarri iragazle egokiarekin eginda egon behar da
  • Arnasketa ahalbidetzen duen material berrerabilgarriarekin eginda egon behar dira
  • Material berrerabilgarriak erabiltzea, erabiltzailearen larruazalarekin kontaktuan, narritadura-arrisku ezagunik edo osasunerako ondorio kaltegarririk ez dakartenak; Aurpegiarekiko egokituko dela bermatzea.

“Gure asmoa ahal den neurrian maskarak herritar guztiengana heltzea da, baina badakigu, osasun irizpideen arabera, badaudela bereziki zaindu beharreko kolektiboak, 70 urtetik gorakoak, 2 eta 12 urte bitarteko umeak, gaixoak, edo egoera zaurgarrian egon daitezkeenak” adierazi du Maite Ibarra alkateak, eta asmoa kolektibo horiei lehentasuna ematea da.