Berriak

 

Kirol instalazio guztiak itxita daudela baliatuta, garbiketa sakonak egiten ari dira kiroldegi inguruko hainbat lekutan. Saskibaloiko zelaietan, padel eta tenis zelaietan eta inguruko eremuetan egin dira garbiketa hauek. “Momentuz itxita dauden arren, ez dakigu etorkizun ertain bati begira zabaltzeko aukera izango dugun, baina izatekotan, dena txukun eta garbi izan nahi dugu” esan du Eñaut Barandiaran kirol zinegotziak.

Konfinamenduaren arintzearen lehen faseak kirol instalazio publiko guztiak itxita mantendu ditu, eta datorren hilabeteei begira zaila da egoerak ze eboluzio izango duen aurreikustea, baina kirol arlotik lanean ari dira suertatu daitezkeen balizko egoerei aurre hartu nahian. Udan zehar ikastaroren bat eskaintzeko aukera eta kanpoko igerilekuaren egoera aztertzen ari dira, zehazki.