Berriak

 

Makuako pasabidea itxita egongo da datorren astelehen eta asteartean, zoruan konponketak egingo dituztelako. Bere momentuan, irristakorra zela ikusita sare metaliko bat jarri zen arazoa ekidin nahian, baina ez da konpondu. Pasadan legealdian hainbat proposamen egin zituen Arrigorriaga Garak gai honen inguruan, eta erabiltzaile askoren aldetik kexak jaso dira, irristakor jarraitzeaz gain mugikortasun arazoak eragin dituelako sarea osatzen duen materialak.

“ Bulego teknikoak hainbat aukera aztertu ditu. Ez da erraza material egokia aukeratzea, denek daukate euren alde ona eta ez hain ona, baina kasu honetan erabiltzaileen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatu nahi genuen beste edozerren gainetik” Idoia Molina hirigintza zinegotziak adierazi duenez.

Joan den astean, jarrita zegoen begi sarea kendu, eta zoruaren garbiketa egin da. Bando bidez jakinarazi zitzaien pasabidearen bi aldeetan bizi diren herritarrei. Orain egurra imitatzen duten xafla irristagaitzak jarriko dira, besteak beste poliuretano eta arearekin egindakoak.