Berriak

 

Aste honetan herriko hainbat denda eta zerbitzu enpresa, 40 inguru, euren ateak zabaltzen joan dira. Konfinamenduaren arintze neurriek pertsiana altxatzeko aukera eman dien arren, segurtasun neurri zorrotzekin egin behar izan dute. Egoera ikusita, Arrigorriagako udalak prebentzio kit-ak banatzeko konpromisoa hartu zuen merkatariekin egindako bileretan. Gel-a, norbera babesteko ekipamendua, NBE delakoak, maskarak eta eskularruak banatu dira. Gelaren kasuan, Martiartun kokatuta dagoen Ximart enpresak egin du dohaintza ADECKA Merkatarien Elkartearen bitartez. 500 ml –ko 140 desinfektatze gel botilaz osatutako ekarpena utzi du udalaren esku. Guztira 106 kit banatu dira.

Tokiko merkataritzaren alde adostu diren neurrien artean beste bat da hau. “Tokiko merkataritza gara” bideoarekin hasi zen lanketa, prebentzio kit-ak etorri dira ondoren, eta datorren asteetan herriko dendetan erosketak egitea sustatzeko kanpaina baten berri emango da.

Dendaren batek bere kit-a jaso ez badu, itxita duelako edo beste arrazoiren bat tarteko, badauka 94 402 02 00 deitzea.