Berriak

 

Arrigorriagako dendari, ostalari eta zerbitzu enpresak hasi dira apurka-apurka euren ateak zabaltzen, deskonfinamenduaren arintze neurrien lehen fasearen baitan. Azken asteetan merkatari eta ostalariekin egindako bileran adostu zen, tokiko merkataritza bultzatzeko egingo diren ekimenen artean, hasierako bideo hau egitea. Bideoaren izena “Tokiko merkataritza gara” da euskarazko bertsioan, eta “Somos comercio local” gaztelaniakoaren kasuan.

Arrigorriagako hainbat herritar agertzen dira, udalean ordezkaritza duten taldeen bozeramaileekin eta Maite Ibarra alkatearekin batera, eta tokiko merkataritzak herriarentzat suposatzen duen balio erantsia nabarmentzen dute. Bi minutu eta erdiko iraupena dauka, eta larunbatean sareetan eskegi zenetik 1000 ikustaldi baino gehiago izan ditu gaztelerazko bertsioak, eta 500 baino gehiago euskarakoak.

Euskarazkoa: https://www.youtube.com/watch?v=TI-x3hfs-S4&t=20s