Berriak

 

Dekretu bidez zehaztu du Arrigorriagako udalak taberna eta jatetxeetako terrazen irekiera ze baldintzatan egingo den. Aste hasieran ostalariekin bilera egin eta ekarpenak jaso ondoren, udaleko teknikariek eduki juridikoa eman diote, hiru helburu argi bete nahian, Maite Ibarra alkatearen hitzetan: “Alde batetik ostalaritza sektoreari bidea erraztu nahi diogu, bestetik segurtasun eta babes neurri guztiak betetzea ezinbestekoa da, eta azkenik garrantzitsua da baita herritarren eskubideak bermatzea ere”.

Baliabide teknikoen artean, dekretuak hainbat aspektu zehazten ditu, hala-nola bete beharreko ordutegia (9:00-23:00 A-I), mahai kopurua, kasu jakin batzuetan handitu ahalko dena, edo mahaien arteko distantzia. Ezin izango dira okupatu galtzada edo ibilgailuen trafikorako bideak. Baimenak ematerako orduan 2018ko terraza baimenak hartuko dira abiapuntutzat. Teknikoki posible ez den kasuetan ez da baimenik emango. Dekretu hau konfinamenduaren lehen arintze faseak irauten duen bitartean egongo da indarrean.

 Alkatetza Dekretua (PDF 1,41MB)