Berriak

 
Hego Euskal Herriak 0 fasea hasi du astelehen goiz honetan. Denda eta negozio txikiek lanean hasteko aukera dute, eta hori horrela, Arrigorriagako udalak prebentzio kit-ak prestatu ditu gaur ateak zabalduko dituzten negozio horientzat. Kit horretan NBE-ak, eskularruak eta maskarillak banatu dira, eta goizeko lehen ordutik izan dituzte eskuragarri udaletxean. Etortzerik izan ez duten negozioen kasuan boluntario sarearen bitartez helarazi zaizkie. Konfinamenduaren arintzearen fase berri honi begira, bihar, asteartea, bilera egingo dute udal arduradunek eta herriko merkatariek. Azken dekretuaren azterketa egingo dute, zabaltzen dituen aukerak aztertu, eta testuinguru berri honetan beharrezkoak izango diren neurrietan sakondu. Modu berean, orain arte egindako lanketaren errepasoa burutuko dute.