Berriak

 

Joan den aste bukaera aldera gertatutako bi eraso matxistei erantzunez adierazpen instituzionala adostu dute Arrigorriagako udaleko EH Bilduk, EAJ-PNVk, Arrigorriaga Garak, PSE-EEk eta NOAk. “ Gaitzespenik sutsuena eta irmoena adierazi nahi du, baita erasoa jasan duten emakumeekiko eta haien ingurukoekiko gure babesa eta hurbiltasuna ere.”

Arrigorriagan eraso sexistarik ez dela onartzen ere jasotzen du dokumentuak, herri sarreretan dauden panelek adierazten duten moduan.

Arrigorriagan, hainbat baliabide daude indarkeria matxista jasaten ari diren pertsonen eskura. 900 840 360 telefono-zenbakia, indarkeria matxistaren arloko telefono bidezko arreta-zerbitzua eta Loturarik Gabe elkarteak 688 809 544 arreta zenbakia modu aktiboan mantentzen du, farmazietan aktibatutako 'maskara 19' zerbitzua ahaztu gabe. Gainera, Udaleko gizarte-zerbitzuak ditugu, biktimei zuzendutako baliabide espezifikoak aktibatzeko.

Deialdi bat ere adostu da. Arrigorriagako Udalak puntu lila daraman banderola jarriko du udaletxeko balkoian, eta Arrigorriagako herritar guztiei dei egiten die apirilaren 30ean, osteguna, balkoiak eta leihoak morez janzteko, begizta, marrazki, oihal eta kartelekin... indarkeria matxista gaitzesteko eta une latz hauetan jasaten ari diren emakume, haur eta adingabeei oro har babesa emateko.

 Adierazpen instituzionala (PDF 327KB)