Berriak

 

Udal gobernuko ordezkariek merkatariekin eta ostalariekin bilera bana egin dute apirilaren 24an. Enpresa eta poligonoetako ordezkariekin asteartean egingo da bilera. Egungo egoerak eskatzen dituen baldintzak betetzeko, eta bilera jendetsuak ekiditeko, sektore hauetan dauden perfil desberdinetako ordezkariek parte hartu dute (herriko gune desberdinetakoak, negozioa jabegoan dutenak, alokairuan daudenak, negozio txikiak, negozio ertainak, elkarteetan daudenak, elkarteetan ez daudenak...), modu aleatorioan hautatutakoak. Asmoa da parte-hartze foro hauek denboran zehar mantentzea eta ahalik eta jende gehienak parte hartu ahal izatea.

Lehen bilera hauetan, merkatari eta ostalarien kezkak, iritziak eta proposamenak jaso dituzte udal gobernuko ordezkariek. Merkatariekin beste hitzordu bat jarri da, maiatzaren 5erako. Aztertuko dira hauek laguntzeko egon daitezkeen neurri ekonomiko posibleak eta merkataritzaren sustapena nola egin egoera bere onera bueltatzen hasten denean. Ostalariekin, lokalen irekiera gerturatu ahala egingo da hurrengo bilera.

Udalak, bere aldetik, harremanetarako bideak zabaldu ditu, zalantzak, ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko:

  • Emailez: earostegui@arrigorriaga.eus
  • Telefonoz: 94 402 02 08 telefonora deitu.
  • WhatsApp: 688 72 69 76. Hiru hedapen-talde sortuko dira eta arlo honetan ari den orok bertan sartzea eska dezake, informazioa sortu ahala eskuko telefonoan jasotzeko.