Berriak

 

Urruma Asanblada Feministak sare sozialetan salatutako ama batek eta haren alabak jasandako erasoaren aurrean, Arrigorriagako udalak adierazi nahi du eraso hori ez dela formalki salatu, eta, beraz, ezin dela aktibatu eraso matxisten aurkako udal-protokoloa. Hala ere, erasoa jasan duten emakumeei eta gertaeren berri izan dutenei dei egiten diegu gizarte-zerbitzuekin harremanetan jar daitezen, erasotzailearen aurka egin ahal izateko behar duten laguntza eta aholkularitza jasotzeko. Ezein eraso matxistak ez du zigorrik gabe edo salaketa sozial huts batean geratu behar.

Bestalde, atzo, ostirala, gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Abusun, bizilagun batek etxe batean eraso bat gertatzen ari zela salatu ostean. Atxilotua epailearen esku utzi dute, eta Arrigorriagako Udalak dagozkion jarduketak hasi ditu.