Berriak

 

Egoera berrira egokituta, liburutegietako idazketa- eta irakurketa-tailerrek beren jarduerari eutsi diote, nahiz eta horrek erronka handia dakarkien izena eman duten eta teknologia hauek ezagutzen ez dituzten pertsona askori. Liburuak eskuratzeko, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen eLiburutegia mailegu digitalen plataforma erabili dugu. Plataforma horren zuzendaritzak lizentzia-kopurua handitu du, irakurketa-taldeek jardunean
jarraitu ahal izan dezaten.

Idazketa-taldeek, berriz, banakako lanarekin eta bateratze-topaketekin jarraitu dute, horiek ere modu birtualean egin baitira. Gainera, Abusuko Liburutegiak berrogeialdiari buruzko idazketa ekimen bat jarri du martxan Facebookeko "microrrelatos en acción" orrialdearen bidez.

Bestalde, liburutegiek etxetik jarraitzen dute lanean, mailegu digitaleko plataformak erabiltzeko moduari buruzko zalantzak argitzen laguntzen dute, sarbide-gakoak berreskuratzen dituzte eta abar, edo irakurketa-txarteka oraindik ez duten pertsonei izena ematen laguntzen diete. Gogoan izan eLiburutegia plataformak 1.500 film eta 20.000 liburu elektroniko baino gehiago biltzen dituen katalogoa eskaintzen duela.

Edozein zalantza izanez gero, herritarrek liburutegira jo dezakete gbutron@arrigorriaga.eus behin-behineko epostaren bidez, edo Facebook eta Instagram bidez jarraitu, bertan ekimenak edo gomendioak proposatuz.