Berriak

 

Covid-19ak eragindako osasun alarma egoeran, etxeko txikiak dira konfinamendua gogorren betetzen ari direnak. Ahalegin handia egiten ari dira, eta, Arrigorriagako udalak, haiei zuzendutako eguna ospatzea erabaki du. Ostiralean, apirilaren 24an, hainbat ekimen egiteko proposamena luzatu die udalak familiei.

  • Ostiralean haurrak dira etxeko 'nagusiak'. Haiek erabaki dezaten zer bazkaldu, zertan jolastu.
  • Atondu balkoiak eta leihoak puxikekin eta marrazki koloretsuekin.
  • Mozorrotu eta/edo nahi bezala jantzi.
  • 17:30etik aurrera atera balkoira eta leihora dantza egitera. Kalez kale joango gara zuentzat musika jartzen. Adi egon!

Datozen egunotan proposamen gehiago egingo dira.

Eta... sorpresa! Haurren lagun handi batek bideo bidez mezu bat bidali die Arrigorriagako
haurrei, Maite Ibarra alkateak aurkezten dizuena.

Sakatu hemen Alkatearen eta Porrotxen bideoa ikusteko