Berriak

 

Covid-19 birusak sortutako mundu mailako osasun alarma egoerak eraginda, Arrigorriagan ere, udaberrian programatuta zeuden kultur ekimenak ezin izan dira egin. Beste sektore askotan gertatuko den moduan, kulturan ere eragin kaltegarria handia izango dela aurreikusten da. Arrigorriagako udalak, baina, apustua egin du, ahal den neurrian, sortzaileek bezala beste hainbat sektoretako profesionalek ere izango duten galera arintzeko.

Iratxe Rubio kultura zinegotziaren esanetan “apustua egin dugu ahal dugun arlo guztietan babesa eta laguntza eskaintzeko. Arrigorriagako udal gobernuaren lehentasuna izan da egoera zaurgarrian egon daitezkeen pertsonak laguntzea, dudarik gabe, baina ikusmira harago eraman dugu, eta beste arlo batzuetan ere ekarpena egiten saiatuko gara, ahal dugun neurrian. Horregatik, martxoan eta apirilean Lonbo aretoan programatuta geneuzkan ekitaldiak iraila eta urrira atzeratu ditugu, bertan behera utzi beharrean, beti ere osasun agintariek ematen dituzten aholkuei jarraituz”.

Bideoa