Berriak

 

Arrigorriagako Gazteguneak ere moldatu bere jarduna. Konfinamenduak irauten duen bitartean, bada, gazteentzat hainbat proposamen landu dituzte. Arrigorriagako udalak eskerrak eman nahi dizkio lan taldeari gure gazteekin lanean jarraitzeko egiten ari den ahaleginagatik.

Youtube kanala
https://www.youtube.com/channel/UCH-J3w1wgXLKfp8We36VT6g

Proposatutako jarduerak egiteko, Youtube kanala ireki dute, non, besteak beste, eskulan eta sukaldaritza bideo-tutorialak zintzilikatu ahal izango diren. Bertan, eta egunero erronka edo jarduera-proposamen bat plazaratuko da Gaztegunearen sare sozialetan egiteko. Nerabeak eta gazteak animatzen ditugu bertan parte hartzera eta irudiak partekatzera.

Etxebizitzari buruzko Informazio Bulegoa
Etxebizitzari buruzko Informazio Bulegoak zerbitzua ematen jarraituko du, gazte asko hurbildu baitzen aurretik informazioa eskatzera, eta bultzatzen eta sendotzen jarraitu nahi den lan-ildoa da.

Bulego horretan, interesa duten 18 eta 35 urte bitarteko gazte guztiek etxebizitzarekin lotutako hainbat gairi buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute: zer behar den babes ofizialeko etxebizitza (BOE) lortzeko, alokatzeko eta erosteko zer aukera dauden, zer-nolako hipotekak eskaintzen ari diren, zer eskaintza aurki daitezkeen Arrigorriagako banku-erakundeetan, etab. Informazio gehiago eskuratzeko edo aldez aurretik hitzordua eskatzeko 688 878 023 telefonozenbakira deitu deitu behar da. Une honetan, hala ere, hitzorduak bideokonferentzia bidez egingo dira.

Gaztegunearen Facebook, Twitter eta Instagram kontuetan eskuratu daiteke informazio gehiago: @arrietxebizitza eta egoera honetan sortutako berriak ere jasotzen dira bertan.

Bidazti lehiaketa
Beste kultura, herrialde edo hiri batzuk ezagutzea bultzatu nahi da Bidazti bidaia
lehiaketaren bidez.
Helburua da bidaia alternatibo eta desberdin baten proiektua aurkeztea. Horretarako, lehiakideek zehatz-mehatz azaldu behar dute nola egingo luketen bidaia eta zer beharko luketen gauzatzeko: ibilbideak, kostuak, bisitatu beharreko tokiak edo monumentuak…

Bidaia hori egiteko hiru sari ekonomiko banatuko dira (350, 250 eta 150 eurokoak, hain zuzen ere). Lehiaketaren oinarriak eskuratzeko edo/eta bidaia diseinatzeko laguntza- edo aholkularitzazerbitzua eskatzeko, helbide honetara idatzi: bidaztilehiaketa@gmail.com