Berriak

 

Konfinamendu egoera hau bereziki gogorra eta larria izan daiteke hainbat pertsonentzat.
Indarkeria-matxista jasaten duten emakumeek haien erasotzaileekin etxean itxita egotera
behartuta daude, besteak beste. Arrigorriagako udala, egoera honen jakitun, bere esku dauden bitartekoak jartzeko prest dago. Lanean ari da udaleko gizarte zerbitzuen bitartez beste erakunde eta elkarteekin. Gaur, Loturarik Gabe Genero-indarkeriaren Kontrako Elkarteak eskatuta, haien mezua partekatu nahi dugu zuekin:

“Egoera berezi honetan, Loturarik Gabe Genero-indarkeriaren Kontrako Elkarteak Eusko
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernu Zentralak ezarritako protokoloak errespetatzea erabaki du. Protokolo horiek egoera hori aurreikusten eta arautzen duten neurri batzuk arautu dituzte. Guk, elkarte gisa, erabaki horiek errespetatuz eta egoera berezi honetan erabakitakoari helduta, egoera horrek irauten duen bitartean, erakundeek arautu dituzten bitartekoetara bideratzen dugu generoindarkeriaren inguruko edozein eztabaida kontrolatu, arautu eta zaintzea. Hala ere, eta betiere alarma-egoera honetan ezarritako neurriak errespetatuz, gure aholkularitza eta laguntza telematikoa ahalik eta gehien mantenduko dugu, eta sare sozialen bidez egiten jarraituko dugu gure sentsibilizazio-lana.

Gure telefonoa erabilgarri dago gure zerbitzuak behar dituzten emakume guztientzat, eta ohiz kanpoko kasuetan, gure laguntza emango dugu, erakunde egokiekiko bitartekari gisa.
Jakinarazpen honen bidez, Arrigorriagako udalari eta gure zerbitzuak behar ditzaketen edo arriskuren bat duten emakume eta/edo senide guztiei jakinarazten diegu gurekin harremanetan jar daitezela 688 72 80 32 zenbakiaren bidez.

Era berean, emakumeei eskatzen diegu koarentenan euren erasotzailearekin edo indarkeria
matxista jasatekotan, erakundeek hartutako neurriak har ditzatela edo gurekin harremanetan jar daitezela erakundeekin bitartekari-lanak egin ditzagun.”